DROGA (OROKORREAN)
enero 12, 2010 benienzi
Droga prozesu kimiko edo gehiago aldatu dezakeen gaia da. Drogak, gaixotasun bat tratatzeko, sintoma bat leuntzeko, uharra edo trebetasuna emendatzeko edota buruaren egoera erabili daitezke.
Etimologikoki, “droga” hitza “droog” Flandiar-Behe Alemaniar hitzetik dator. “Lehorra” esan nahi du, lehenaldian drogak landare lehorrekin egiten zirelako.
Euskaraz, droga hitza gai baten erabilpen ilegalari lotuta dago. Medikuarekin loturik dagoenean medikamendu, botika, farmako edota osagai erabiltzen dugu.
Terminologia
Droga hitza ez dago oso ondo zehaztuta. Janariari ez diogu droga deitzen, baina ba liteke janari bat beste helburu batekin erabiltzea. Adibidez badira kafeina edota alkohola duten janariak eta bi substantzia horiek drogak dira.
Eragina
Honako faktore hauek baldintzatzen dute droga baten eragina:
- dosifikazioa.
- beste drogekin edo janariarekin nahasketa.
- sarbidea (irensketa, arnasketa, ziztada edo xiringada, irenste).
- sujetoaren egoera pertsonala edota inguruabarra.
- droga bati buruz hartzaileak izan ditzakeen usteak (“placebo” eragina).
Droga motak
- Lasaigarriak.
- Pizgarriak.
- Aluzinagarriak.
Arriskuak
Droga guztiak hartzerakoan arrisku batzuk kontutan eduki behar dira lortu nahi diren ondorio positiboetaz gain. Drogak hainbat bigarren mailako ondorioak darkartzate: mendekotasuna, atxikipena, desoreka psikologikoa eta narriadura fisikoa. Drogen ondorioz heriotza ere gerta daiteke.
Legeak hainbat drogen erabilpena zigortzen ditu. Zenbait drogen sal-erosketa, kantitate batetik gora, gogor zigortzen da munduko legedia gehienetan.
Banaketa
Drogen banaketa bi eratan egiten da, legalki eta ilegalki, izan ere hainbat droga egoera legala dute eta beste batzuek berriz ez. Legeak sortu dira bai droga ilegal baten erabilpena zigortzeko edota droga legal baten ekoizle, saltzaile edota erabiltzaile baten lizentzia bermatzeko. Legeak sortu dira, droga legalen kontsumoa arautzeko eta tasak kobratzeko.
Drogaren atxikipena
Drogen atxikipena drogen menpekotasun konpultsiboa ematen denean gertatzen da. Gertakari hau historian zehar gertatu da, batez ere opioarekin. Halaere, hogeigarren nekazaritza eta biokimika teknika aurreratuak direla medio prozesu hau bizkortu da agente biologikoen garbi sintesi eta lehen existitzen ez ziren “anfetamina” eta “gamma-hidroxibutirato” (GHB) sorrerari esker.
Entry Filed under: Idazlanak y etiquetada : droga, mendekotasuna
Deja un comentario
Trackback este articulo | Suscribete al Feed RSS de los comentarios


